Norbanakoa izan edo zerga helbidea Nafarroan duen enpresa bat izan, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hiru bide izanen dituzu erkidegoko kultur garapenaren alde egiteko.
- DOHAINTZA. Dirua, ondasunak edo eskubideak ematea, edo zerbitzuak dohainik egitea.
- DIRU EKARPENA, onasunena edo eskubideena, edo zerbitzuak dohainik ematea. Kultur interesa duten ondasunak, jarduerak egiteko lokalak, kalitatezko artelanak eta beste batzuk dohainik eta aldi baterako lagatzea.
- LANKIDETZA HITZARMENAK. Laguntzaileen (ekarpen ekonomikoen egileak) eta onuradunen artean izenpetutako hitzarmena; haren bidez, onuradunek laguntzailearen partaidetza zabaltzeko konpromisoa hartzen dute.
Mekna proiektu eta jarduerei egindako ekarpenek sortutako ZERGA-PIZGARRI hauekin.
PARTIKULARRA BAZARA, PFEZaren kuotaren % 80ko kenkaria izateko eskubidea izango duzu zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehen 250 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.
250 euro ematen badituzu, zure PFEZ aitorpenean 200 euro (250 euroko % 80) kentzeko eskubidea izango duzu.
1.000 euro ematen badituzu, PFEZaren aitorpenean 200 kentzeko eskubidea izango duzu, dohaintzan emandako lehen 250 euroekin alderatuta, eta beste 300, gainerako 750 euroei % 40ko kenkaria aplikatu ondoren.
ENPRESA baldin bazara, zure dohaintzen zenbatekoen kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian –oro har, dohaintzak ez dira gastu kengarria– eta kuota likidoaren %30eko kenkaria zergaldi bakoitzean emandako lehenbiziko 300 euroetan, eta %20koa ondoko zenbatekoetan.
Zure enpresaren egiazko karga-tasa %20koa baldin bada, 3.000 euroko dohaintza baten kasuan 1.230 euroko kenkaria egiteko eskubidea izanen duzu sozietateen gaineko zergaren aitorpenean:
- Sozietateen gaineko zergaren aitorpeneko zerga-oinarrian egin beharreko kenkaria: 600 euroko egiazko kenkaria, 3.000 euroko zenbatekoari %20ko egiazko karga-tasa aplikatu ondoren.
- Sozietateen gaineko zergaren kuotako kenkaria: 630 euro.
- Lehenbiziko 300 euroetan, %30eko kenkaria kuotan: 90 euro.
- Gainerako 2.700 euroetan, %20ko kenkaria kuotan: 540 euro.
- Zerga onura, guztira: 600 + 630=1230 euro.
150 euroko muga (pertsona fisikoentzat) eta 300 euroko muga (pertsona juridikoentzat) subjektu pasibo bakoitzari aplikatuko zaizkio zergaldi bakoitzeko. Adibidez, pertsona fisiko batek 200 euro ematen baditu proiektu baterako eta 400 euro beste baterako, lehen 150 euroetan 120 euroko kenkarirako eskubidea izanen du (%80), eta 180 eurokoa emandako gainerako 450 euroengatik (%40). Guztira, hortaz, 300 euroko kenkaria.
Kenketek eta murrizketek ondorioak izan ditzaten, kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsona edo entitateek ekarpenak frogatu beharko dituzte, eta .
Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi.
Kenkarien eta murrizketen aplikazioa
bateraezintasunen araubide baten mende egonen da.