Memoriadun paisaiak. Natura, Ondarea eta Kultura proiektuan proposatzen da paisaia mota hauek aztertu eta testuinguruan jartzea: nekazaritza, industria, energia eta eraikuntza paisaiak, eta are duintasunik gabeko paisaiak edo paisaia beltzak, guztiak ere giza jardueraren emaitzak eta, beraz, historiaren zatiak direlako, lanaren, teknologiaren eta aztarna horien protagonista den gizartearen ondorioak.
Proiektua sustatzeko jardueren artean, Paisaia Ikertzeko Iturri Dokumentalen Gida prestatu nahi da, Nafarroako Artxibo Garaikidean gordetzen diren agiri batzuk deskribapen txiki baten bidez ezagutarazteko, zeinak biziki interesgarriak baitira paisaia ikertzeko eta testuinguruan jartzeko; baldin eta agiria Artxibo Irekian bila badaiteke, halaxe adierazten da.
Iturrien gidak
Nekazaritza paisaia (PDFa) | Eraikitako paisaia (PDFa) | Meatze paisaia (PDFa) |
![]() |
![]() |
![]() |
Nekazaritza paisaia
Aziendaren paisaia
Hezkuntzaren oinarriak
Osasunguneak