Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Los cines de Pamplona, 1940-1980 [Iruñeko zinemak, 1940-1980]

Crónica primicial de la exhibición cinematográfica en Pamplona [Zinema emanaldiaren lehen kronika Iruñean]

Egiletza:

Alberto Cañada Zarranz


Laburpena:

Zinema aretoa da liburu honetako orrialdeak hartzen dituen kronikaren protagonista. Filmak, batez ere, makina zinematografikoen proiekzioak hartzen zituzten mihiseetan ikusten ziren aldiaz dihardu. Hauek ditu muga: batetik, 1940a (Nafarroako hiriburuak izan duen zinematograforik dotoreena –Vianako Printzea izenekoa– inauguratu zen urtea), eta bestetik, 1980ko maiatza (Nafarroak izan duen lehen areto anitzeko zinema –hots, Multicines Olite– ireki izana, hala, zinema emanaldien historian inflexio puntua izan zen).

Gertaeren erakusketa plano orokorretik lehen planora doa: lehen panoramika batek hamarkada haietako Iruñeko eta Espainiako bizitza gogorarazten du azaletik, eta, ondoren, zinema eremura hurbiltzen da; gero, lokal bakoitzaren kontakizuna egiten du. Horietako bakoitzetik, proiektatutako filmen izenburu batzuk berreskuratu dira, eman ziren datarekin. Zinema publikoak, Cineramak eta zineklubek osatzen dute saio ahaztezin haien deskribapena.

Los cines de Pamplona, 1940-1980 [Iruñeko zinemak, 1940-1980]