Erriberriko gizon onak (XII.-XIV. mendeak)
Saila: Historia, 136. zk.
Javier Ilundain Chamarro
Erriberri Nafarroako Erresumaren Erdi Aroko historiaren lekuko eta oinordekoa da, bai hirigintza- eta arkitektura-ondareagatik, bai dokumentu-funtsen aberastasun eta ugaritasunagatik. Izaera hori Erriberrik izan zuen hiri-bizitza zirraragarriaren ondorio zuzena da. Horrelako bizitza 1147an sortu zutenetik Erdi Aroko azken mendeetara arte izan zuen; hau da, Nafarroako erregeen egoitza bihurtu eta haien gortea izan zen arte.
Ikerketa honek herri horren eta bertako biztanleen eguneroko bizitzan sakontzen du, garapen eta hiri-dinamismo handieneko garaian: XII., XIII. eta XIV. mendeetan. Liburuan, hiribilduaren konfigurazio soziala eta bertako biztanleek ehundutako harreman sarea aztertzen dira. Azpimarra, berriz, baliabide sozialengatik, politikoengatik edo ekonomikoengatik garai distiratsu horretako protagonista izan ziren familia haietan jartzen da.
Erriberriko Udalarekin batera argitaratutako liburua da hau.