1. Edizioa
Data: martxoaren 17tik apirilaren 7ra
HELBURUA: Tresnak eta baliabideak lortzea irisgarritasun unibertsala kultura-ondasun eta -zerbitzuetan integratzeko.
HARTZAILEAK: Kultura-eragileak, kultura-kudeaketako profesionalak, kultura-erakundeak eta -elkarteak, irisgarritasunean interesa duten langileak.
METODOLOGIA: Irekia, malgua eta parte-hartzailea; praktikoa eta aplikatua, taldea baliabide didaktiko gisa aprobetxatuz eta teoriaren eta aplikazioaren arteko koherentziarik handiena bilatuz, ariketa praktikoak, simulatutako egoeretako saioak, exenplifikazioak eta abar eginez.
KRONOGRAMA:
Martxoaren 17a, osteguna: Irisgarritasunaren hastapenak.
Martxoaren 24a, osteguna: Kultura ondasun eta zerbitzuetarako irisgarritasunaren euskuliburuaren aurkezpena.
Martxoaren 31, osteguna: Saio praktikoa.
Apirilaren 7a, osteguna: Laburpena, azken ondorioak eta zalantzak.
Nork emana:
Koine-Aequalitas: fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta egoitza Nafarroan du. 2002az geroztik, diziplina anitzeko ikuspegi batetik lan egiten ari da herritarren bizi-kalitatea, garapen soziala eta aukera-berdintasuna hobetzeko, bereziki herritarrak desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran badaude.