Azken hamarkadetan, urbanizazio-prozesu orokortuak errotik eraldatu du nekazaritza eta landa egoera –eta izaera bera–, eta bestelako agertokia ezarri du, non landaren eta hiriaren arteko harremanek konnotazio berriak hartzen dituzten.
Ezinbestekoa da koordenatu berri horiek ulertzea, nekazaritza- eta landa-munduaren mendekotasun kultural historikoa iraultzen saiatuko diren estrategiak bideratzeko. Baita edozein kultura-proiektuk, lurraldea eraldatzeko tresnatzat hartuta, aurrean dituen aukerak eta mugak aztertzeko ere.
Landarte da landatarren arazo, behar eta interesekiko sentikorra den arte publikoaren alde Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak egiten duen apustua. Programak sorkuntza garaikidea errazten du landa-eremutik, eta, bertan, sorkuntza egiteko modua egiten dena bezain garrantzitsua da.
Landarte koordenatu hauetan mugitzen da:
Landartek trantsizio hauek sustatzen ditu:
- Landa-komunitateak ahalduntzea, kultura garaikide, konprometitu eta beren garaiarekin lotuaren bidez, lurraldetik eta bertako jendearengandik hurbil.
- Landa-eremuko kultura-ekintzako esperientziak gainditzea. Esperientzia horiek, oro har, sarbide hitzaren adiera tradizional eta ilustratuenean oinarritzen dira (prestazioa du erroan, eta ondarearekin, jaialdiarekin, ekitaldiarekin eta turismoarekin identifikatzen da). Landartek emaitzak lortu nahi ditu, baina garrantzitsua da prozesuaren garrantzia nabarmentzea eta hura zaintzea.
- Kultura-ekintza zehatz bat sustatzea, komunitateen autonomia eta erabakitzeko ahalmena zabaltzen dituena eta lurraldearekin, kultura-ondare immaterialarekin, bizimoduen transmisioarekin, imajinario kolektiboarekin eta abarrekin benetako elkarrizketa eta harreman zuzena eta intimoa ezartzen dituena.
- Programa honek ematen dituen posibilitateen arabera, kultura-sektorea profesionalizatzen laguntzea eta sektoreak landa-ingurunera begiratzeko ohitura hartzea; hau da, sormen-prozesuek herritarrei ahotsa ematea, enpatia oinarri hartuta, haien ezagutzak nabarmentzea eta kultura-proiektu batean jarduteko gaitasuna mugiaraztea.