Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La raíz

Zuzendaritza eta gidoia: Isabel Sáez Pérez

Ekoizpena: Isabel Sáez Pérez / Escaramujo  

Jatorrizko hizkuntza: gaztelania

Generoa: esperimentala

Iraupena: 8 minutu

Formatua: digitala

Sinopsia: Euskal Filmotekak utzitako artxibo-irudien bidez, Isa Sáezek bere amonarekin hitz egiten du beren harremanen tabuei buruz. Entsegu horretan, familiaren oinordetza eta “beste” familiaren oroimena, hautatutako familiarena, uztartzen dira. Pieza Queer Memorias Sinvergüenzas zine-laborategian egindako lan baten emaitza da. Laborategia Tabakaleraren eta Elias Querejeta zine-eskolaren baitan dago.

Zuzendariaren biofilmografia: Isa Sáez Pérez (1988) Burgosko herri batean jaio zen. Ikus-entzunezkoetan graduatu zen, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. 2013an, Escaramujo Producciones sortu zuen, Nafarroan, bere lanak autoekoizteko. Protagonistengan hurbiltzeko duen ikuspuntu intimo, samur eta zaindua du bere lanak ezaugarri nagusi. Eta bere ibilbideak zinearen erabilera hau du bereizgarri: lanabes sendatzaile gisa eta genero-ikuspuntuarekin. Chicas Prepago (2021) eta Zauriak (2019) zuzendu ditu. Gidoigintza (2024) eta Zine Autorreferentziala (2023) ikasi ondoren, Kubako EICTVn, bere fikziozko hurrengo film laburra garatzen ari da Isabel: Soñamos Humilde.