Zuzendaritza eta gidoia: Iker Oiz Elgorriaga
Ekoizpena: Iker Oiz Elgorriaga
Jatorrizko hizkuntza: gaztelania
Generoa: dokumentala
Iraupena: 29 minutu
Formatua: digitala
Sinopsia: Hamarkadetako isilunearen ondoren, 2020an, familia batek frankismoak 1936an kendutako etxea berreskuratu du. Filmak kontatzen duen historiak espoliazioa, oinordetutako isiluneak eta eguneroko erresistentzia ditu osagarri, emakume ikusezinei eta, azkenean, hitz egiten duen etxe bati ahotsa ematen dielarik. Kontakizunak, artxiboa eta zine hedatua erabiltzen ditu horretarako.
Zuzendariaren biofilmografia: Iker Oiz zinemagile iruindarra da. Hamabost urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezko errealizadore freelance gisa (Kontuka ezizenaz lan egiten du egun). Bartzelonan egin zituen ikasketak: Barne-diseinua Llotja eskolan, Ikus-entzunezko Errealizazioa EMAVen eta Motion Graphics BAUn. Gero, masterra ikasi zuen Bideoko Postprodukzio Digitalean, Valentziako Unibertsitate Publikoan. Sormen-dokumentalean ere espezializatu zen, UABko Sormen-dokumentaleko masterreko ikastaroen bidez. Bere diziplinarteko ikuspegiak eta ikus-minak begirada zabal eta pertsonala ematen diote. Hartara, zuzendari, muntatzaile, motiongrapeher, arte-zuzendari eta kamerari gisa lan egin du. Alor hauek guztiak landu ditu bere ibilbidean: ikusizko arteak, vídeo mapping-a, zine hedatua eta ikus-entzunezkoa eszenatokian. Eta ondoko figura eta kolektiboekin hazi da eta kolaborazioak egin ditu: Gnomalab, Ricardo Cançado (VJ Eletroiman), Xavier Gibert, Eloi Maduell, Telenoika eta Los Voluble. Bereziki gai sozialetan jartzen du arreta, eta, hartara, Zauria(k) Locura • Cuerpo • Feminismos film luze dokumentalaren kozuzendari-lanak egin zituen, 2018an. Egun, ikus-entzunezko beste proiektu batzuk izan ez ezik, Anunnaki ez-fikziozko film luzea egiten ari da. Iruñeko ballroom-kultura eta -dantzako talde bat du ardatz filmak. Halaber, proiektu horrek hainbat laborategi eta forotan parte hartu du, hala nola DokLab Navarra, Campus Labs Docs Barcelona, QueerCineLab eta Zinegoak WIP deiturikoetan, eta, arestian, DocLisboa jaialdiko Nebulae izenekoan.