Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultura Garaikidea ikastaroa

Kultura Garaikideko Ikastaroak fenomeno konplexu baten aberastasuna aztertzen du, ondare artistikoa edo ondasun kulturalak deiturikoetatik haratago doana eta gure nortasunarekin eta errealitatearekin aurrez aurre jartzen gaituena. Nafarroako Museoak kulturaren askotariko adierazpenen azterketan eta dibulgazio handian adituak diren pertsona nagusiak biltzen ditu egun batzuetan, gogoeta eta pentsamendu kritikoa abiapuntu hartuta, "kultura" eta "garaikidetasuna" izenez ezagutzen ditugun fenomenoetan sakontzeko.