Ben Curiosako profesionalen taldeak emanen du ikastaroa otsailaren 11tik martxoaren 25era
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak “Kultura, digitalizazioa eta eraldaketa digitala” izeneko online ikastaroa antolatu du otsailaren 11tik martxoaren 25era. Prestakuntza Ben Curiosa enpresak emanen du; bidekonferentzia bidezko sei saio izanen dira, bakoitza ordu eta erdikoa.
Ikastaroa otsailaren 11n hasiko da. Egun horretan edukiak argitaratuko dira horretarako prestatutako plataforman. Ongietorria online eginen da, otsailaren 18an. Izenburua, hauxe: “Kulturaren kudeaketa ingurune digitalean. Ohitura kulturalak eta eten digitalak. Segurtasuna. Egile eskubideak”. Bigarren saioa otsailaren 25ean eginen da, izenburu honekin: “Taldean eta elkarlanean aritzea ingurune birtualetan”.
Martxoan lau saio eginen dira: martxoaren 4an, “Oinarrizko kit digitala entitate edo proiektu kultural baterako: webguneak, sare sozialak eta komunikaziorako kanal zuzenak”; martxoaren 11n “Parte-hartze eta bitartekaritza kulturala sarean”; eta martxoaren 18an, “Bide eta tresna digital berriak”. Ikastaroa martxoaren 25ean bukatuko da. Ikastaroa bukatu ondoren, parte-hartzaileek sei hilabeteko epean eskura izanen dituzte materialak.
Parte hartzeko, izena eman behar da plancultura@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Informazio gehiago 848 427184 telefonoan.