Konputazio afektiboak garatzen dituen sistemak gai dira gizabanakoen egoera emozionala igartzeko, beren emozioak adierazteko eta giza emozioei koherentziaz erantzuteko.
Arlo horrek zenbait diziplina hartzen ditu barnean, hala nola psikologia edo informatika, eta makinekin modu naturalagoan eta intuitiboagoan komunikatzeko aukera ematen digu.
Horiek horrela, irudia edo audioa aztertzeko sistemei esker, gai gara norbanakoen emozioak ezagutzeko.
Sistema gai da, igarritako emozioaren arabera, testuingurua interpretatzeko, baita elkarrekintzan nola eta zein emoziorekin erantzun behar duen erabakitzeko ere.
Erantzun hori erakusteko modurik eraginkorrenetako bat pertsonaia birtualak erabiltzea da, sistemari ahalmena ematen diotelako keinuen eta aurpegiko adierazpenen bidez erakusteko hitzik gabeko komunikazioa.
Proiektuan, zenbait arlotan aplikatzen dugu elkarrekintza emozionala, hala nola turismoan edo hezkuntzan.
Amalia Ortiz
Ingeniaritza informatikoko ikasketak bukatzean, VICOMTech zentro teknologikoan lan egin zuen 9 urtez, eta hezkuntza, entretenimendu eta e-inklusio arloetako zuzendaria izan zen azken hiru urteetan.
Ondoren, I+G+b irtenbideen arduraduna izan zen ENNE Entertiainment Studios bideo-jokoen enpresan eta VISIONA Control Industrial enpresan.
Gaur egun, NUPeko Hizkuntza eta Sistema Informatikoen arloko irakaslea da.
Pertsonaren eta ordenagailuaren arteko elkarrekintza da haren ikerketa-ildoaren ardatza eta, zehazki, denbora errealeko elkarrekintza emozionala animaziozko avatarrak erabiliz.