Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953) [Jesús García Leoz, etendako ondare bat (1904‑1953)]

Egilea:

Laura Celaya Álvarez


Laburpena:

Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953) konpositore nafar horri buruzko lehen ikerketa sakona da. Ibilbide bat egiten du musikariaren biografian, musika-hizkuntzan eta lanean zehar, eta lehen katalogo arrazoitua aurkezten du, 489 erreferentzia musikalekin. Errepublikako belaunaldiko artista izanik, García Leoz zinemarako egindako produkzio zabalagatik nabarmendu zen, batez ere.

Gaztetan Argentinan egon ondoren, Leozek partaidetza nabarmena izan zuen ezkerreko sektore ikasietan bere bizitzako lehen etapan. Espainiako Gerra Zibilean, Intelektual Antifaxisten Aliantzaren alde konprometitu zen, Rafael Albertirekin eta Mª Teresa Leónekin batera; hala, musika jarri zien izaera politiko nabarmena zuten dokumentalei eta antzezlanei, eta, horren ondorioz, salatu eta Porlier-eko espetxean sartu zuten. Joaquín Turina bere maisuak ezin eskertuzko laguntza eskaini zion Leozek garbiketa politikoa helburu zuen prozesua jasan behar izan zuenean.

Gerraosteak bere ideiei uko egitea eta erbesteratze isila ekarri zizkion; horrekin batera, musikariaren ofizioari esker, leku garrantzitsu bat hartzen joan zen Madrilgo gizarteko musikaren esparruan. Lehen profesional autodidaktetako bat izan zen zinemarako musikaren arloan. Ehun soinu-banda baino gehiago konposatu zituen bere heriotza goiztiarra baino lehenago. Bizitzako azken etapan, balleta, zarzuela eta lieda konposatu zituen, musikariak xede nagusitzat zuen musika sinfonikoaz gain. Leozen lanak hainbat sari jaso zituen, hala nola 1941eko Lehen Konposizio Saria eta 1945etik 1953ra Círculo de Escritores Cinematográficos erakundeak emandako sei sariak.