GARABATO, Hiri-kanpaldiak/ Paris 365 Gizarte- ekintzailetza
Uztailaren 26tik abuztuaren 31ra egin ziren eta 54 neska-mutil bildu ziren, 6 eta 12 urte bitartekoak.
Jarduera desberdinen gaiak Erroman eta erromanizazioan kokatu ziren, eta garrantzi berezia eman zitzaion Iruñeari (Pompaelo).
Nafarroako Museoaren parte-hartzea egun bateko bisita-tailer antolaketan gauzatu zen; txandaka egin ziren saioak Museoko Didaktika Departamentuaren eskutik.
Tailerretan, Garabatok antolatuak, kontu aunitz landu ziren, hala nola: domus erromatarra, familia, galdiadoreak eta emakumeak, zenbakiak (buztinarekin era praktikoan), sukaldatzeko errezetak eta abar luze bat.
Museoan landutako edukiak lotura handia izan zuten “domus erromatarrarekin” eta mosaikoarekin.
Umeek behatu eta funtzionamendua ulertu ahal izan zuten Liedenako mosaikoa (terraza , geometria) eta Ramaleteko mosaikoa (geometria eta irudikapena) erreferentetzat hartuta. Aldi berean, mosaikoak sortzeko teknikak landu zituzten material desberdinak erabiliz: kartulinak, tenperak, klariona, errotulagailuak, pintzelak, guzaizeak, itsaskia....
Partaideek margolan baten diseinu propioa sortu zuten. Behin lan hori lehortu zenean kideen artean trukatu zituzten, “teselaten” (zatitxoetan) moztu, eta kartulina batean itsasiz irudia birsortu zuten; horrela, Erroman egiten zuten era berean, mosaikoak egiteko prozesua ikasi zuten.
Loredana Agosta arduradunaren iritziz: “jada, mosaikoek ez dute sekreturik haiendako”, eta irrikitan daude Museora itzultzeko gauza gehiago ikas dezaten..