Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Isidoro Fagoaga. El tenor olvidado [Isidoro Fagoaga. Tenor ahaztua]

Apéndices [Eranskinak]

Egilea:

German Ereña Mínguez


Laburpena:

Biografia hau istorio baten istorioa da. Zenbait arrazoi politiko eta kulturalengatik ia ahaztuta geratu den pertsonaia bitxi eta famatu baten kutxei buruzko istorioa, alegia. German Ereñak urtetan ikertu ditu kutxa horiek, eta horri esker, tenorrari buruzko informazio ugari (informazio pertsonala nahiz argazki- eta kazetaritza-informazioa) aurkitu da, euskaldun eta nafar sentitu eta bere lurra maite izan zuen bidasotar baten bizitza artistiko eta literario nabarmenaren lekuko. Isidoro Fagoaga Larrache (Bera, 1893-Donostia, 1976) idazlea izan zen, eta Lesakako Eladio Espartza eleberrigilearen hitzetan, «Wagnerren interprete oso ospetsua, bere herrialdean ahaztua bezain famatua atzerrian”. Izan ere, XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan Espainiako, Portugalgo, Italiako (zazpi denboraldi Milango Scalan) eta Argentinako antzoki nagusietan arrakasta izan zuen Berako tenorrak. 1937ko apirilean, Gernika bonbardatu zutela jakin zuenean, betiko utzi zuen bizitza artistikoa eta Donibane Lohizunen erbesteratu zen, bere herriarekiko konpromisoa erakusteko. Handik aitzina literaturari emana bizi izan zen, bere pasio handienari, alegia. Gernika aldizkari humanista suspertu eta bultzatu zuen Iparraldean eta Buenos Airesen, non dozenaka artikulu idatzi zituen La Prensa egunkarirako, gehienak Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin zerikusia zutenak. Isidoro Fagoaga jaio zela 125 urte betetzen dira orain. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak eta Berako Udalak bat egin dute haren memoriari buruzko monografia hau elkarrekin argitaratzean, artistaren oroimena berpizteko eta ahanzturatik betiko aldentzeko asmoz.

Liburu honek osagarri garrantzitsua dakar formatu digitalean, orrialde inprimatu hauetan jasotzen diren testu, argazki, kronologia eta bibliografia osoaz gain.

Ehun eta zazpi eranskin dira (artikuluak, gutunak, kritikak, pasadizoak, memoriak), eta haien luzeragatik ez dira bertsio inprimatuan sartu edo garatu; horiez gain, ehun argazki baino gehiago ere jaso dira, Nafarroako pertsona gogoangarri horren bizitzarekin lotutako une interesgarrienetako batzuk biltzen dituztenak.


Jaitsi PDFa

Isidoro Fagoaga. El tenor olvidado [Isidoro Fagoaga. Tenor ahaztua]