Thoreau, Henry David
Katakrak, 2021
Sorta zk.: 818N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 342
20 aleak
Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa
«Gau beltzean etxera bidean nindoalarik basoan barna, nire arrain-sorta eskuan eta kanabera herrestan, marmota bat begiztatu nuen nire bidea zeharkatzen, eta halako plazer salbai batek inarrosi ninduen; bulkada bizi bat sentitu nuen marmota hura harrapatu eta gordinik irensteko, ez goseak nintzelako, ezpada animaliaren izaera basatiak grina pizten zidalako. Nolanahi ere, lakuan bizi nintzelarik, behin edo birritan behintzat suertatu nintzen basoan miaka, txakur gosetuaren antzera, halako abandonu bitxi batek hartzen ninduelarik, irents nezakeen oreinkiren baten bila, eta halako egoeran egonda, ehiza bat bera ere ez litzaidake irudituko gordinegia. Eszenarik salbaienak guztiz ezagunak bihurtu zaizkit ezin adierazteko moduan. Neure baitan aurkitzen nuen, eta aurkitzen dut oraindik, bizitza goragoko baterako joera, edo, jendeak esaten dion moduan, bizitza espiritual baterakoa, gizon gehienei gertatzen zaien moduan bestalde, eta beste joera bat, berriz, maila primitibo edo salbaiarekikoa, eta bi-biak gurtzen ditut. Neurri berean maite ditut basatia eta ona. Arrantzak dakartzan basatasuna eta abentura egokiak dira oraindik ere niretzat. Batzuetan gogoko dut bi oinak finkatzea bizitzan eta animalien erara igarotzea eguna.»