Arretxe, Jon
Erein, 2025
Sorta zk.: 1148N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 165
20 aleak
Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa
Kokagunea hiri handi bateko lunpen auzo baztertua izan beharrean, egilea bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da trama: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta protagonistak jende txiro, etorkin mespretxatu edo kaleko prostituta zaurgarriak izan beharrean, bertoko jatorriko biztanle akomodatuak izango dira, zortzi abizen euskalduneko jendea, eskrupulu gutxirekin ezkutuko negozio aitorrezinetan diharduena. Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa. Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia oso originalez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauritar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna... Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.
Eskuragai
Hartuta