Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Irakurketa-klubak

Lagun izoztua

Sarrionandia, Joseba
Elkar, 2001

Sorta zk.: 794N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 433

12 aleak

Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa

Sinopsia

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza.

Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean.

Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando —benetako izenez Josu—, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu.

Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da sujeritzen zaiguna, irakurlearen gogoan izotz blokeen moduan noraezean geratuko den sentipen, ideia eta irudien mundu irudimenezko eta hala ere erreala.

Eskuragarritasuna

Eskuragai
Hartuta

Zerrendara itzuli  Fitxa jaitsi   Mailegua eskatu

Lagun izoztua