Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Irakurketa-klubak

Ez erran inori

Txoperena Irabarren, Maddi Ane
Elkar, 2022

Sorta zk.: 841N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 135

20 aleak

Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa

Sinopsia

Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera? Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi. Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.

Etiketak

    Zerrendara itzuli  Fitxategia deskargatu   Mailegua eskatu

    Ez erran inori