Urabayen, Félix
Pamiela, 2025
Sorta zk.: 1119N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 222
20 aleak
Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa
Felix Urabayenen "Auzo madarikatua" sanferminetan giroturiko lehenbiziko nobela da. 1925ean ikusi zuen argia, gaztelaniaz, Hemingwayren "The Sun Also Rises" eleberria baino urtebete lehenago. Handik sei urtera, frantsesezko edizioa plazaratu zen. Liburua argitaratu zenetik ehun urtera, Iruñeko IKF Fundazioak euskararen ondarera ekarri nahi izan du. Pello Mari Etxenike arizkundarra, euskaldun peto-petoa, behingoz ama-hizkuntzan mintzo zaigu.
Liburuak bi eszenatoki ditu: Baztan eta Iruñea. "Auzo madarikatua" Arizkungo Bozate da, bertan kasta misteriotsu eta baztertua bizi baita: agotak. Bertze gai nagusia, erran bezala, Iruñeko festak dira. Liburuak XX. mendearen hasierako sanferminetan murgiltzeko parada ematen digu.
Eskuragai
Hartuta