Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Irakurketa-klubak

Adiskide paregabea

Ferrante, Elena
Igela, 2014

Sorta zk.: 1058N
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Helduak
Jabetza: Nafarroako Liburutegien Sarea
Orrialdeak: 499

20 aleak

Sinopsia

Liburu honetan bi neskaren bizitza kontatzen da, haien bizitza, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera. Lenù eta Lila dira bi neska hauek, eta haien haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen dira hemen, nola irekitzen zaizkien begiak bizitzaren aurrean Napoliko auzo pobre batean. XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da, bien arteko harreman afektiboa, eta nesken garapen fisiko, emozional eta mentala. Bi neskak oso desberdinak dira izaeraz, baina harreman estu eta bitxia sortuko da bien artean, zenbaitetan elkarrengandik pixka bat urrundu arren bizitzaren une...

Haien bizitzarekin batera, guztira bederatzi familiaren gorabeherak kontatzen zaizkigu, eta, horrela, mosaiko horren bitartez, zoragarri deskribatzen da nolakoa zen gizartea garai hartan, nolako balio, ezaugarri eta miseria zituen.

Zoragarri marraztuak daude nesken ezaugarriak eta beren arteko afektua, elkartasuna, frustrazioak, beldurrak eta inbidiak, pozak, ametsak, lehiak, ilusioak eta desilusioak, maitasunaren eta adiskidetasunaren indarra. Iruditzen zait zoragarri deskribatzen dituela nerabezaroan izaten diren tentsio eta gorabeherak: autoestimuaren problema, besteen onespenaren beharra, askatasun egarria eta besteei gustatu nahia, ametsak, konplexuak?

Eskuragarritasuna

Eskuragai
Hartuta

Zerrendara itzuli  Fitxa jaitsi   Mailegua eskatu

Adiskide paregabea