Erdi Aroko lehenbizikoak "mende ilunak " izan ziren baskoi burujabeen historia ezagutzeko. Haien aipua etsaiek baizik ez zuten egiten –bisigodoek eta frankoek, lehenbizi; musulmanek, gero- haien kontra egiten zituzten kanpainetan.
Iparraldeko frankoak izan ziren lehenak haiei “nafar” erraten.
Erresistentziak eraiki zuen, IX. mendearen hasieran, Iruñeko erresuma. Astiki-astiki, hegoaldeko eta mendebaldeko lurrak konkistatzen hasi zen, baita Ebro ibaia iragan ere, aldi labur batean kristau erresumarik garrantzitsuena bilakaturik. XII. mendean, bere biztanleen izena hartu zuen eta Nafarroako erresuma bilakatu. Arabaren, Gipuzkoaren eta Bizkaiko ekialdearen galera hein batean berdindu zuen Nafarroa Beheraren bat egiteak. Erreinua barnetik berrantolatu zen auzoak eta hiribilduak sortuta, merkatariz eta artisauz beteak, eta beren legeekin gobernatzen zirenak.
Erdi Aroko gailurra izan zen. Kristautzea burutu egin zen. Herriz, gazteluz eta eraikin erromanikoz bete zen Nafarroa. Baita Done Jakuera joaten ziren erromesez ere. Kulturak monasterioei eta latinari loturik segitu zuen. Gizartea askotarikoagoa bihurtu zen, frantses, musulman eta judu komunitate txikiak gehitu baitzitzaizkion gehiengo nafarrari, bakoitza bere mintzairarekin.
Dokumentu gehiago sortzen hasi ziren monasterio zahar eta berrietan, hiri eta hiribilduetan, gortean. Latinez idazten segitzen zuten, baina karrikan hizkuntza hori ez zen ulertzen zenbait mendez geroztik.
Cookies | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
PHPSESSID | Propia | Sesión | Se usa para establecer sesiones de usuario. |
msgcookie | Propia | 30 días | Se usa para recordar la configuración de cookies del usuario. |
Cookies | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
msgcookie0 | Propia | 30 días | Se usa para recordar la preferencia respecto a las cookies necesarias. |
msgcookie1 | Propia | 30 días | Se usa para recordar la preferencia respecto a las cookies de preferencia. |
msgcookie2 | Propia | 30 días | Se usa para recordar la preferencia respecto a las cookies estadísticas. |
msgcookie3 | Propia | 30 días | Se usa para recordar la preferencia respecto a las cookies de marketing. |
Cookies | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
_ga_QMXD9HWKE3 | Terceros | 2 años | Utilizada por Google Analytics para calcular los datos de visitantes, sesiones, campañas y realizar un seguimiento del uso del sitio para el informe de análisis del sitio. Las cookies almacenan información de forma anónima y asignan un número generado aleatorio para identificar visitantes únicos. Más información aquí. |
_ga | Terceros | 24 horas | Utilizada por Google Analytics para calcular los datos de visitantes, sesiones, campañas y realizar un seguimiento del uso del sitio para el informe de análisis del sitio. Las cookies almacenan información de forma anónima y asignan un número generado aleatorio para identificar visitantes únicos. Más información aquí. |
Cookies | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
_fbc | Terceros | 2 años | Utilizada por Facebook para almacenar datos de la última visita realizada. |
_fbp | Terceros | 3 meses | Utilizada por Facebook para ofrecer una serie de productos publicitarios, como ofertas en tiempo real de terceros anunciantes |