Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria 2020an sortu zen, “gazte ekintzaileek Nafarroako artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzeko, gazteentzat erreferente bihurtzeko eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko” asmoarekin. Sarituaren parte-hartzea izan duten lanek edo jarduerek Nafarroan duten eragin sozial eta kulturala ere baloratzen da.
Sariak Nafarroan legezko bizilekua duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteen lan artistikoa sarituko du, beren lana ikusarazteko eta Nafarroan sortzen ari den talentua profesionalizatzen laguntzeko.