Bilkura horretan Nafarroako Foru Komunitateko Kultura Mezenasgoari buruzko Foru Legearen funtsezko alderdiak aurkeztu ziren. Zehazki, gizarte-intereseko aitorpena lor dezaketen proiektu-motak eta Mecna zigilua lortu ondoren onuradunek jaso ditzaketen onurak aipatu dira.
Saioan, orain arte lortutako emaitzen balorazioa egin zen, eta emaitza onak azaldu ziren. Proiektu bat aurkezterakoan eta, ondoren, mezenas posibleak bilatzerakoan kontuan hartu behar diren alderdiak elkarrekin landu ziren.
Bilkura Juan Carlos Orenesek zuzendu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Kultura Mezenasgoaren Batzordeko lehendakariak.
Mezenasgo Kulturalari buruzko saioa. Hauek parte hartu dute: Dori López, Kulturako zuzendari nagusia; Juan Carlos Orenes, Nafarroako Foru Komunitateko Kultura Mezenasgoaren Batzordeko presidentea; eta Mª Camino Barcenilla, Mezenasgoko Batzordeko kidea. Mezenasgo Kulturalaren Legearen oinarrizko edukiak eta gai praktikoak jorratu ziren.
Mezenasgo Kulturalari buruzko saioa. Hauek parte hartu dute: Dori López, Kulturako zuzendari nagusia; Juan Carlos Orenes, Nafarroako Foru Komunitateko Kultura Mezenasgoaren Batzordeko presidentea; eta Mª Camino Barcenilla, Mezenasgoko Batzordeko kidea. Mezenasgo Kulturalaren Legearen oinarrizko edukiak eta gai praktikoak jorratu ziren.
Kultur mezenasgoari buruzko saioa. Parte-hartzaileak: Dori López Kulturako zuzendari nagusia, Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua eta Mª Camino Barcenilla Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea.
Kasedako San Zoilo ermitan, MECNA zigilua duten Mendialde Behereko proiektuak batera aurkezteko II. Jardunaldia egin zen. Izan zaitez mezenas Mendialde Beherean izenburupean eta Maitatu zure lurraldea! esloganarekin, saioa Mendialde Behereko eskualdean MECNA zigilua duten kultur proiektuak ezagutu, babestu eta horietan zuzenean parte hartu nahi duten pertsona eta enpresei zuzendu zitzaien. Bertan izan ziren Jesus Esparza hiriburuko alkatea eta Dori Lopez Jurío Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia. Saioa Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buruaren hitzaldi honekin hasi zen: "MECNA programa: nola izan mezenas?".
Izan zaitez mezenas Mendialde Beherean zikloa. Fernando Pérez Kulturako zuzendari nagusiak inauguratu zuen ekitaldia. Juan Carlos Orenes Kultura Departamentuko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buru eta koordinatzaileak hitzaldi hau eman zuen: Nola babestu MECNA zigilua duen proiektu bat, eta zer abantaila du mezenasgoak partikular eta enpresentzat?
Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buruak mahai-inguru batean parte hartu zuen, Valentziako Mezenasgo eta Kultura Ondareko Forumean.
Fundraising-i eta mezenasgoari buruzko saioa 948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuan. Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua eta Mª Camino Barcenilla Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea hizlari aritu ziren.
Kultur mezenasgoa kultur eta sormen industrien esparruan, "Goranzko mugimenduak” izeneko mahai-inguruan, “Kultur eta sormen industrien oraina, etorkizuna eta eraldatzeko gaitasuna” izeneko I. Jardunaldiaren barnean. Jardunaldia Iruñeko Udalak CEINen laguntzaz bultzatutako Iruña, Ekintzaile – Kultur eta sormen industriak programaren barnean zegoen. Jardunaldia Baluarten izan zen, eta Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan zen hizlaria.
Kulturaren eta Enpresaren I. Foroan parte hartzea. Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua hizlari aritu zen.
Kulturari eta kirolari buruzko ikastaroa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutakoa. Hitzaldia: Mezenasgoari buruzko Foru Legea. Toki erakundeek hari etekina ateratzeko moduak. Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan zen hizlaria.
3 ikastaro, honi buruzkoak: “Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legea: orientabide praktikoak”, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian antolatutakoak. Ikastaro bakoitzak 2 ordu eta erdiko iraupena izan zuen. Hizlariak Juan Carlos Orenes Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buru eta koordinatzailea eta Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan ziren.