Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak Teresa Catalán Sánchez (Iruña, 1951) proposatu du 2021eko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako.
Titulua Pablo Sarasate Kontserbatorioan aterea eta Italian ikasia
Teresa Catalán ikerlari eta konpositorearen biografiak adierazten du Pablo Sarasate Kontserbatorioan titulua lortu eta Sienan (Italia) ikasi zuela. Egia esan, ibilbide luzea du egina. Tomás Marco Aragón Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideak proposatu du. Egile honen hautagaitzan, haren musika-prestakuntza zabala azpimarratu da.
Zenbait disko, liburu, artikulu eta txosten argitaratu ditu; baita beste lan batzuk ere (Espainian, Alemanian eta Hungarian) “Estatuko zenbait kontserbatorioren ikasketa-programetan sartuta daudenak”. Haren obretako batzuk programatu dituzte “jaialdirik garrantzitsuenetan eta hainbat herrialdetan, hala nola, Alemania, Italia, Argentina, Errusia, AEB, Frantzia, Holanda, Kuba eta Errumanian”.
Ekainaren 19an saria Erriberrin eman zitzaion.
Catalánek 130 gonbidatu ingururen aurrean jaso du saria, pandemiak ezarritako edukiera murrizketengatik esparru mugatuan; horien artean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Javier Remírez eta Jose Mª Aierdi lehendakariordeak, Kultura eta Kirol kontseilaria, Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko zenbait kontseilarirekin batera; Maite Garbayo Oliteko alkatea eta kulturaren munduko ordezkariak, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluaren, Nafarroako Kultur Elkartearen, unibertsitateen eta sektoreko gainerako erakundeen eskutik.
Guztiei eskertu die saria, eta bereziki azpimarratu ditu bere familia, bere gurasoak, Purificación y Pepe, eta bere biloba, Carlos. "Nire gurasoekin, apalak baina handiak, balioak ikasi nituen; erakutsi zidaten lana duina dela, ahalegina ezaugarria dela, eta aurre egitea beti dela garaitzeko modu bat".