Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gure oroimenaren fotogramak

“Gure oroimenaren fotogramak", Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abian jarri da

"Gure memoriaren fotogramak" kanpainarekin Foru Komunitateko ondare filmografikoa berreskuratu nahi da. Nafarroako Filmategiaren Artxiboak eta Liburutegi Publikoen Sareak elkarlanean abian jarritako ekimen iraunkorra da.

Programaren helburuak honako hauek dira: Nafarroako Artxibo Filmografikoak Nafarroako gizartearen dokumentu filmografikoen gordailuzain eta kontserbatzaile gisa egiten duen lana ezagutaraztea, eta lurralde osoko liburutegi publikoak gaitzea Artxibo Filmografikoaren eta pelikulen jabe diren pertsona partikularren arteko bitartekari gisa, horrela, tokiko ondarea eta memoria zaintzen laguntzeko.

Horrela, oroimen indibiduala eta herri txikien oroimen kolektiboa kontserbatzen dira, bestela agian galdu egingo litzatekeena, material filmikoa oso hauskorra baita eta erraz hondatzen baita.

Materialen entrega

Entrega honen bidez, emaileek kopia digital bat eskuratzen dute, erabilera partikularrerako, eta Nafarroako Liburutegi eta Filmategiaren eraikineko depositu klimatizatuetan originalen kontserbazioa eta zaintza ziurtatzen da.

Biltzen diren materialak hainbat tamainatako film dira (35mm, 16mm, 9,5mm, 8mm, Super8), beste formatu batzuk (magnetikoa – VHS, Betacam, DVD, DCP, disko gogorrak), aparatuak (kamerak, proiektoreak, lotailuak), dokumentu grafikoak (aldizkariak, liburuak, kartelak, gidoiak), eta beste batzuk (bobinak, latak, baztertuak etab.).

Gordailuan entregatzeko modalitatea

Gordailugileak nahi duenean ken dezake bere materiala artxibotik, eta bere gain hartzen du irudien komunikazio publikorako eskubideen jabetza eta titulartasuna. Horrek esan nahi du beharrezkoa dela gordailugilearen baimen sinatu bat, irudiak erabiltzeko eskatzen zaion bakoitzean.

Dohaintza gisa emateko modalitatea

Modalitate honetan, Artxibo Filmografikoari uzten zaizkio irudien komunikazio eta erreprodukzio publikorako eskubideak, baina emaileei uneoro emango zaie beren irudien erabilera bakoitzari buruzko informazioa. Kasu horretan, materiala Artxibo Filmografikoak gordeko du betiko, eta, beraz, gordailugileak ezin izango du kendu.

Bi modalitateetan, gordailugileek material digitalizatuaren kopia bat jasotzen dute, eta, horri esker, nahi duten guztietan ikusi ahal izango dituzte beren irudiak, bai eta editatu ere dokumentu berriak egiteko, edo urteurrenak, ospakizunak eta abar irudikatzeko. 

Entregatzeko puntuak

Informazio gehiago Nafarroako Artxibo Filmografikoaren webgunean eta ondoko dokumentuetan: