2. Edizioia
Data: urriaren 6tik 27ra
HELBURUA. Parte hartzaile bakoitzaren zerbitzu edo gune kulturalera egokitutako irisgarritasun planaren lehen zirriborroa egitea
HARTZAILEAK. Kultura eragileak, kultura kudeaketako profesionalak, kultura erakunde eta elkarteak, irisgarritasunean interesa duten langileak.
METODOLOGIA. Irekia, malgua eta parte hartzailea; praktikoa eta aplikatua. Ikerketa-ekintza-partaidetza printzipioen helburua da talde teknikak edo dinamikak erabiliz parte hartzaileak izatea ondorioak ateratzen dituztenak, indukzio-dedukzio prozesu baten eta ikaskuntza esanguratsu baten bidez.
KRONOGRAMA:
Saio grabatua (ordubetekoa). Urriaren 6tik aurrera egonen da eskuragarri.
● OSTEGUNA, urriak 13: Saio praktiko presentziala I (3 ordu)
Tokira iristea, sartzea, joan-etorriak, segurtasuna, seinaleztapena eta zerbitzuak landuko dira.
● OSTEGUNA, urriak 20: Saio praktiko presentziala II (3 ordu)
Komunikazioa landuko da, erakunde bakoitzaren liburuxkak, webguneak eta beste edozein informazio euskarri berrikusiz. Ahozko eta idatzizko komunikazioa eta testuinguruaren informazioa landuko dira.
● OSTEGUNA, urriak 27: Saio praktiko presentziala III (2 ordu)
Garatutako proiektuak banaka aurkeztuko dira.
Tutoretzak: Ikastaroak irauten duen 4 asteetan, pertsona bakoitzeko ordu 1 gaituko da, nahi duten guztiei banaka arreta emateko, aurretiko hitzorduaren bidez, eta, horrela, ikasle bakoitzari egokitzen zaion irisgarritasun plan bat egitea errazteko.
Nork emana Koine-Aequalitas:
Koine-Aequalitas fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta egoitza Nafarroan du. 2002az geroztik, diziplina anitzeko ikuspegi batetik lan egiten ari da herritarren bizi-kalitatea, garapen soziala eta aukera-berdintasuna hobetzeko, bereziki herritarrak desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran badaude.
Erantsitako fitxan aurkituko dituzu bai informazio zehatza, bai izena emateko inprimakia, zeina helbide honetara igorri beharko baituzu: plancultura@navarra.es.
1. Edizioa
Data: martxoaren 17tik apirilaren 7ra
HELBURUA: Tresnak eta baliabideak lortzea irisgarritasun unibertsala kultura-ondasun eta -zerbitzuetan integratzeko.
HARTZAILEAK: Kultura-eragileak, kultura-kudeaketako profesionalak, kultura-erakundeak eta -elkarteak, irisgarritasunean interesa duten langileak.
METODOLOGIA: Irekia, malgua eta parte-hartzailea; praktikoa eta aplikatua, taldea baliabide didaktiko gisa aprobetxatuz eta teoriaren eta aplikazioaren arteko koherentziarik handiena bilatuz, ariketa praktikoak, simulatutako egoeretako saioak, exenplifikazioak eta abar eginez.
KRONOGRAMA:
Martxoaren 17a, osteguna: Irisgarritasunaren hastapenak
Martxoaren 24a, osteguna: Kultura ondasun eta zerbitzuetarako irisgarritasunaren euskuliburuaren aurkezpena
Martxoaren 31, osteguna: Saio praktikoa
Apirilaren 7a, osteguna: Laburpena, azken ondorioak eta zalantzak
Nork emana Koine-Aequalitas:
Koine-Aequalitas fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta egoitza Nafarroan du. 2002az geroztik, diziplina anitzeko ikuspegi batetik lan egiten ari da herritarren bizi-kalitatea, garapen soziala eta aukera-berdintasuna hobetzeko, bereziki herritarrak desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran badaude.
Prestakuntza online formatuan emanen da, baina metodologia, praktika eta parte hartzea direla-eta, ezinbestekoa izanen da saioak zuzenean ikustea, eta ez dira grabatuko.
Erantsitako fitxan aurkituko dituzu bai informazio zehatza, bai izena emateko inprimakia, zeina helbide honetara igorri beharko baituzu: plancultura@navarra.es.