Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Generazinema dirulaguntzak

GENERAZINEMA GARAPENA

Film zinematografikoak eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko laguntzak. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke. Deialdi honetan, bi laguntza-modalitate daude: A modalitatea: Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak; eta B modalitatea: Animazio proiektuak garatzeko laguntzak.


GENERAZINEMA EKOIZPENA

Film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko laguntzak. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo proiektu seriatuak izan daitezke. Deialdi honetan, modalitate eta azpimodalitate hauek daude: 

A) modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak  

A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

B) modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak 

B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak  

B.2. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak

C) modalitatea: kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak


GENERAZINEMA SUSTAPENA

Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionaleko filmak sustatzeko eta zabaltzeko ekintzak egiteko laguntzak, banakako ebaluazio-erregimenean. Deialdia hiru modalitatetan egituratzen da.
 
A) modalitatea: Goya sarietan aurrez hautatu, izendatu edo saritutako film hautagaientzat berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak.
 
B) modalitatea: zinematografiako eta ikus-entzunezko jaialdi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea.
 
C) modalitatea: ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategietan eta inkubagailuetan parte hartzea.

GENERAZINEMA ZINEMALDIAK

Nafarroan egiten diren zinema jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko laguntza


GENERAZINEMA ERAKUSTALDIA

Zinema-aretoetarako laguntza orokorrak kultur interes bereziko zinema-programaziorako. Laguntza bi motatakoak dira: titulartasun pribatuko aretoetarako eta toki-erakundeen aretoetarako.


GENERAZINEMA INCUBAGAILUAK

Nafarroan egingo diren ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategiak eta inkubagailuak antolatzeko laguntzak


GENERAZINEMA EMANALDIA

Nafarroako zinema-aretoetarako eta zinema-konplexuetarako laguntzak, haien jarduera, programazioen aniztasuna eta programa bereziak sustatzeko

 

Generazinema - Spot