Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Fontes Linguae Vasconum

Euskal hizkuntzalaritzaren gaineko aldizkaria, erkidego zientifikoari zuzendua eta 1969. urteaz geroztik argitaratzen dena.

Nabigazio hizkuntza / Idioma de navegación / Navigation language

Euskara     -     Castellano     -     English



Aldizkariaren deskribapena eta xedeak

Fontes Linguae Vasconum euskal hizkuntzalaritza eta filologiako aldizkari zientifikoa da, sei hilean behin argitaratzen duena Nafarroako Gobernuak 1969. urtetik aitzina.

Argitaratu gabeko lanak argitaratzen ditu; honako gai hauei buruzkoak, hain zuzen: hizkuntzalaritza historikoa eta sinkronikoa, fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika, tipologia, diskurtsoaren analisia, itzulpengintza eta interpretazioa, hizkuntzalaritza konputazionala eta corpusekoa, psikolinguistika eta neurolinguistika, literatura klasikoa eta literatura garaikidea, soziolinguistika, bariazioa, dialektologia, lexikografia eta lexikologia, historiografia, hizkuntzaren zaintza eta berreskurapena, eta hizkuntzaren irakaskuntza, halaber testu zaharren edizioa eta azterketa, betiere euskarari loturik. Erreseina bibliografikoak eta ale berezi monografikoak ere argitaratzen ditu. 

Aldizkariaren edukiak, bai enpirikoak bai teorikoak, nazioarteko komunitate zientifikoari zuzentzen zaizkio eta eztabaida zientifikoa aberastu nahi dute, beti lehentasuna emanez ikuspegi berritzailea duten lanei edo euskalaritzan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituztenei.

Argitaratzen diren lan guztiak, baita ale berezietakoak ere, zehatz-mehatz berrikusten dituzte bi adituk (itsu bikoitza) eta sistema horrek edukien kalitatea bermatzen du.  Argitalpen prozesu guztia erabat doakoa da autoreentzat, eta aldizkariak, open access politikarekin konpromisoa duelarik, sarrera libre eta doakoa ematen die irakurleei eduki guztietara, Creative Commons lizentziaren azpian.


Aldizkariaren zenbaki guztiak

Aldizkariaren zenbaki eta artikulu guztiak dohainik ikusi eta jaitsi.