Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Fluxu 2024

Arte garaikideko zirkuitu-proposamena

FLUXU programa

FLUXU Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programa berria da. Herritarrei arte-sorkuntza garaikidea ulertzeko eta gozatzeko gakoak emateko sortu da, lurralde osora eramateko halako proposamen batzuk eskuarki Iruñean eta haren inguru hurbilean programatzen direnak.

FLUXU arte garaikideko zirkuitu-proposamen bat da, lurralde osorako, tokiko erakundeen lankidetzarekin eta tokian tokiko hezkuntza-sareko eta elkarteen sareko eragileekin eratua, eta bideratua dago, ez bakarrik artea erakustera, baizik eta, batez ere prestakuntzara, bitartekaritzara eta hezkuntzara, xedea izanik sorkuntza garaikideak behar dituen publikoak sortzea; izan ere, interes orokorretatik urrun dagoen alor elitistatzat jo izan da ez gutxitan.

Lehen edizioan, FLUXU hamar herritan ospatuko da, beste horrenbeste artista plastiko eta bisualen eskutik, 2024ko urriaren 7tik 2025eko otsailaren 26ra bitartean.

Artistak

Txaro Fontalba

Txuspo Poyo

Estitxu Arroyo

Gonzalo Nicuesa

Maddi Barber

Marina Lameiro

Elba Martínez

Elena Goñi

Álvaro Gil Soldevila

Taxio Ardanaz

Carlos Cánovas

 

Taldea

Alexandra Baurès, komisarioa

Jyotima Barrenetxea, bitartekaria

Oihane Mcguinness, bitartekaria

Rocío Wittib, dokumentazioa

Museoen Zerbitzua, antolakuntza