César Layana Ilundain
1936ko uztailean matxinatu zen militarren, karlisten eta falangisten koalizioak muturreko indarkeria zabaldu zuen etsai gisa identifikatu zituen sektoreen aurka, edozein disidentzia eragotziko zuen beldurrezko egoera sortzeko. Indarkeria hori era askotakoa izan zen, eta ondasun materialetan ere izan zuen eragina. Lehenengo hilabeteak arpilatze, lapurreta, konfiskatze eta ordainarazpen irregular askoren lekuko izan ziren. Baliabide ekonomiko horiek kontrolatzeko interesak 108. dekretuarekin eta ondasunak konfiskatzeko batzordeekin hasitako eta Erantzukizun Politikoen Legearekin amaitutako legeria bultzatu zuen. Liburu honek espoliazio horren dimentsioa aztertzen du; nork jasan zuten eta zergatik; zer arrazoibide eman ziren hori justifikatzeko; espedientatutako pertsonak nola defendatu ziren; eta zigorrak zer dimentsio izan zuen. Horrela, biltzeko baino gehiago zigortzeko pentsatutako indarkeria agertzen zaigu, baina baita altxamendua eta izua legitimatzeko pentsatutakoa ere, zeinaren ondorioak uste baino askoz gehiago luzatu baitziren denboran.