Funtsak hedatzeko eta herritarrek haurtzaroko eskolekin lotura emozionalak sortzeko, Nafarroako Artxibo Garaikideak zenbait jarduera antolatu zituen 2020an.
Horien artean, eta Hezkuntzaren 1970ko Lege Orokorra indarrean sartu zenetik 50 urte igaro direla ospatzeko, artikuluak eskatu zizkien hezkuntza arloko hainbat profesionali lege horren berritasunak, erreformak, aldaketak eta argi-itzalak biltzeko. Izan ere, legea hogei urtez egon zen indarrean, eta belaunaldi oso baten haurtzaroa markatu zuen. Horiez gain, beste artikulu batzuk gehitu ziren Nafarroan hezkuntza arloko funtsak dituzten artxibo nagusiei buruz.
Halaber, elkarrizketak egin dira legea abian jartzen lagundu zuten ikastetxe zuzendari, maisu-maistra, ikuskatzaile eta abarrekin. Horiei esker, legeak Nafarroan izan zuen garrantzia testuinguruan jarri eta balora daiteke.
Valle del Ebro BHIarekin eta NUPeko I-Communitas ikerkuntza institutuarekin lankidetzan, Artxiboak unitate didaktiko bat prestatu zuen DBHko 1. eta 2. mailetarako. Ikasleek aldera ditzakete orduko planak, irakasgaiak, eskola materialak, eskola ordutegiak eta abar gaurkoekin, antzekotasunak eta desberdintasunak antzemateko.
Orobat, Nafarroako Artxibo Garaikideak antolatutako Memoriadun paisaiak III. argazki lehiaketan saritutako argazkiak argitaratu ziren, hain zuzen ere lehiaketaren gaia Nafarroako eskola paisaiak zirelako.
Azkenik, Nafarroako Artxibo Garaikideak herritarren eskura utzi ditu Nafarroako herri askotako eskola zaharren planoak, 1836 eta 1975 artean eginak. 450 plano digitalizatu horiek Artxibo Irekian bila daitezke, ESKOLA PAISAIAK eremuan.
Jarduera guztiak web-orri honetan kontsulta daitezke.
EREKUSKETAK