Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023

 

Aurkezpena

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIAREN 24. EDIZIOA

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA 

JAIALDI GARAIKIDEA, ASKOTARIKOA ETA ANITZA

Erriberriko hogeita laugarren Antzerki Jaialdia uztailaren 21etik abuztuaren 6ra bitartean eginen da, musika, dantza, zirku eta antzerkia bilduko dituen diziplina anitzeko programazioarekin. Jaialdiaren programazioaren barnean artista gazteak eta artista kontsolidatuak elkartuko dira, Nafarroako konpainien ordezkaritza zabal batekin batera. 

Erriberriko Jaialdiak, guztira, 39 emanaldi eta 22 ikuskizun programatu antolatu ditu. Horietatik 13 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte. Horietatik zortzi Nafarroako konpainietakoak dira, bi nazioartekoak, bat inklusiboa eta bat euskaraz. Oraingoan, programazioa Tafallara, Beirera eta, lehen aldiz, San Martin Unxera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrik bi sormen-egoitza, hiru prestakuntza-lantegi eta hiru topaketa jasoko ditu artistekin eta kazetariekin, baita Nafarroako konpainiekin ere.

Lehiaketak espazio berriak ere izanen ditu; besteak beste, Errege Jauregiko sarrerako patioa eta Erriberriko La Rueda plaza, edo Beireko Udaletxeko plaza, horiek gehituko zaizkie La Cavari, Erriberriko Jauregiari, Enozentrumi (lehen Turismo Bulegoa - Ardo Museoa esaten zitzaion), Teobaldoen plazari, Karlos III.a Noblearen plazari, Erriberriko Kultur Etxeari, Frantziskotarren Eskola Zaharrei, Tafalla Kulturgunea Kultur Etxeari eta Beireko Ezpeleta Jauregiari. Horrela, jaialdia Nafarroako lurraldera zabaltzearen aldeko apustuari eusten zaio.

Informazio gehiago

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023
Esnaola sailburua, zuzendari artistikoekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiko arduradunekin, parte hartzen duten Nafarroako konpainietako arduradunekin eta jaialdia hartzen duten udaletako arduradunekin batera.