Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

Uztailaren 15etik 31ra

AURKEZPEN

22º ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA 

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA 

Jaialdi bat femeninoan,
non programatutako 22 ikuskizunetatik 11 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzten. Horietatik, bederatzi Nafarroako konpainienak
dira; bi, nazioartekoak; bat, inklusiboa; eta beste bat euskaraz, familiei zuzendua. Guztira 38 emanaldi, uztaileko hiru aste hauetan Erriberri beteko dutenak.

Hauei gehitu bi Egonaldiak, bakoitza bi erakustaldirekin. Baita “Erriberriko Esperientzia” desberdinak ere: bi musika-talde, audioz gidatutako bisita bat Erriberriko kaleetan barna eta goi-mailako zirku-pieza bat.

Era berean, 15 partehartzaileentzako urteroko antzerkigintza tailerra mantenduko da, aurten Paco Gámezek gidatua eta “Un escenario dentro de la cabeza. Laboratorio de escritura teatral” izenburupean. Mantentzen dira ere uztailaren 16an eta 17an artistekin eta kazetariekin egingo diren topaketak eta Nafarroako konpainiekin azken asteburuan egingo dena.

Has dadila festa!

Kultura eta Kirol kontseilaria - Rebeca Esnaola

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 2022ko edizioak aldaketa garrantzitsuak izango ditu. Garrantzitsuena, zuzendaritza artistiko berria, lehen aldiz kole- giatua eta bi emakumeren artekoa, Ane Pikaza eta María Goiricelaya, alegia. Begirada sozial eta garaikidearen aldeko apustua; programazioan Nafarroako konpainien presentzia sendotuz, Erriberriko, Tafallako eta Beireko espazio es- zenikoak mantenduz; eta sorkuntza, zuzendaritza edo idazketa bezalako espa- rruetan antzeztuko diren lanetan emakumeen eragina nabarmenki areagotuz.

Programazio garaikidearen proposamena, askotarikoa, anitza, sorkuntzaren joera guztiak hartzen dituena, tradizionala ahaztu gabe. Antzerkia, baina baita dantza, zirkua eta musika ere. Ibilbide ospetsuak eta sona handikoak biltzen dituen programa, proposamen berriekin eta promesa gazteekin. Tokikoa, naziokoa eta nazioartekoa. Azken batean, hamabost egunetan proiektu desberdinak eta osagarriak ikusteko aukera, erbestearen, sare sozialen, beldurren eta frustrazioaren errealitateari lotuak, baina begirada positibo eta itxaropentsu batetik, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zigilu eta nortasunarekin.

Aurtengo kartelak oso ondo islatzen du oihala altxatu aurreko uneko emozioa. Une magiko horretan, aretoa isilik geratzen da, eta ikusleak adi egoten dira aktoreak eszenara noiz aterako diren ikusteko. Horrela datorkigu edizio hau ere, itxaropentsu, lanak eta prestaketak fruitu onak emango dituztela sinetsi- ta. Jaialdia ezagutzen genuen bezala ospatzeko ilusioarekin, besaulki-patioa beteta eta kaleak eta plazak berreskuratuta. Kartelak azaltzen duen bezala, guztia hasten den uneko emozio berarekin, Erriberriko Antzerki Jaialdiaz goza dezazuen opa dizuet. Merezi du.

2022ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren Zuzendari artistikoak - Ane Pikaza & María Goiricelaya

Beti pentsatu izan dugu artea arimaren egoera bat zela; gure pentsamendu sakonen adierazpen hori, elkarri begiratzeko eta elkar ezagutzeko leku hori. Antzerkiak, horren zati bezala, au- rrez aurre jartzen zaigu eta liluratzen gaitu. Esanahiz betetako ametsetara garamatza eta nor garen eta nor izan nahi dugun bizitzen eta ulertzen laguntzen digu.

Erriberriko Antzerki Jaialditik eguneroko errealitateari eta inguratzen gaituen munduari buruzko begirada sutsua eta konprometitua partekatu nahi dugu gurekin egon nahi duten guztiekin. Ikusleen jakin-mina piztea, astintzea, hunkitzea, ha- rekin gozatzea.

Jaialdi batek hala behar duelako: Ospakizun handi bat, non elkarrekin bildu ideiak, emozioak eta irribarreak partekatzeko; esperientzia paregabea. Gure ziurtasunak eta sinesmenak alboratu, gogoeta eta elkargune berrietara bideratzeko, zeine- tara zalantzarik gabe, pertsona kritikoagoak egingo gaituzten, irekiagoak eta partekatzen dugun gizarte aldakorraren eragin handiago baten pean.

Bizi garen garai honetan, gure balioak kili-kolo daudela dirudien honetan, horrelako espazio batek bizikidetzarako eta demo- kraziarako eta askatasunerako gaitasuna ematen digu. Baita integraziorako ere, pentsamendua eta egonezina sustatzeko bezala. Ezagutza horrek guztiak askeago egingo gaituelako.

Hau da Erriberri: belaunaldi guztiei, publiko guztiei eta gure mundua astintzen duten arazo guztiei begiratzen dien jaialdia. Espazio libre, bizi eta aldakorra. Eta hemen, askatasun hone- tan, amets egite honetan, nafar eszena bultzatu nahi dugu, eta Erriberrikoa jaialdi handien artean kokatu, Estatu espainiarrean zein nazioartean. Bere egitura osoa espazio parekide eta fe- minista bilakatuz, berdintasuna sustatuz eta inklusioa besarkatuz, desberdintasunaren balio artistikoa normaltasunetik aldarrikatuz.

Amets egin dezagun! Egin dezagun bizitzaz eta gizatasunez jositako jaialdi bat. Goza ditzatela ikusleek munduko ikuskizunik onenak Erriberriko Jaialdian.

Informazio gehiago

Iraganeko lotutako ekitaldiak

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LA PANADERA - 2022/07/15 2022/07/15

LA PANADERA

LA CAVA
Erriberri
Iria Producciones, CDN eta el Silencio Teatro

Erriberriko Antzerki Jaialdia

MARABUNTA - 2022/07/15 2022/07/15

MARABUNTA

KARLOS III NOBLEAREN PLAZA, ERRIBERRI
Erriberri
Guillem Albá & La Marabunta

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Winnipeg, el Barco de Neruda - 2022/07/16 2022/07/16

Winnipeg, el Barco de Neruda

LA CAVA
Erriberri
Puça Espectacles, La Jarra Azuñ eta Grec 2020

Erriberriko Antzerki Jaialdia

ILARGIAREN ATZEAN - 2022/07/16 2022/07/16

ILARGIAREN ATZEAN

Erriberri
Malaspulgas

Erriberriko Antzerki Jaialdia

TOPAKETA “WINNIPEG, EL BARCO DE NERUDA” - 2022/07/16 2022/07/16

TOPAKETA “WINNIPEG, EL BARCO DE NERUDA”

TURISMO BULEGOA - ARDOAREN MUSEOA
Erriberri
Daniel Galindo eta Machús Osinagarekin

Erriberriko Antzerki Jaialdia

La Tarara  - 2022/07/17 2022/07/17

La Tarara

La Cava
Erriberri
Hika Teatroa

Erriberriko Antzerki Jaialdia

TOPAKETA AGURTZANE INTXAURRAGARekiN (“LA TARARA”) eta Sandrá FERRÚSekiN (“LA PANADERA”) - 2022/07/17 2022/07/17

TOPAKETA AGURTZANE INTXAURRAGARekiN (“LA TARARA”) eta Sandrá FERRÚSekiN (“LA PANADERA”)

TURISMO BULEGOA - ARDOAREN MUSEOA
Erriberri
Kazetariak eta profesionalak "Emakumeak eta eszena" gaia izango dute hizpide.

Erriberriko Antzerki Jaialdia

ANTZERKIGINTZA TAILERRA - 2022/07/18 2022/07/18

ANTZERKIGINTZA TAILERRA

ERRIBERRIKO KULTUR ETXEA
Erriberri
Un Escenario Dentro de la Cabeza: Laboratorio de escritural teatral con Paco Gámezekin

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LA CASA CUARTEL DE BERNARDA ALBA - 2022/07/19 2022/07/19

LA CASA CUARTEL DE BERNARDA ALBA

LA CAVA
Erriberri
Cardo Producciones

Erriberriko Antzerki Jaialdia

QUIJOTES Y SANCHOS: UNA TRAVESÍA AUTOGUIADA (1º PARTE) - 2022/07/19 2022/07/19

QUIJOTES Y SANCHOS: UNA TRAVESÍA AUTOGUIADA (1º PARTE)

IRTEERA: ERRIBERRIKO TURISMO BULEGOA
Erriberri
Gon Ramos, Luis Sorolla, Carlos Tuñón eta japoniar ezezagun bat Zuzendaria: Carlos Tuñón

Erriberriko Antzerki Jaialdia

MENTIRAS COTIDIANAS - 2022/07/20 2022/07/20

MENTIRAS COTIDIANAS

LA CAVA
Erriberri
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Maestrojuán Guindano

Erriberriko Antzerki Jaialdia

EL REY TUERTO - 2022/07/21 2022/07/21

EL REY TUERTO

La Cava
Erriberri
Inextremis Y Tanttaka

Erriberriko Antzerki Jaialdia

PARA ACABAR CON EDDY BELLEGUEULE - 2022/07/22 2022/07/22

PARA ACABAR CON EDDY BELLEGUEULE

La Cava
Erriberri
Pamela Carter, Édouard Louisen eleberrian oinarrituta Zuzendaria: José Luis Arellano García

Erriberriko Antzerki Jaialdia

MAÑA - 2022/07/22 2022/07/22

MAÑA

TEOBALDOEN PLAZA
Iruña
Compañia Manolo Alcántara

Erriberriko Antzerki Jaialdia

EN UN SOL AMARILLO - 2022/07/23 2022/07/23

EN UN SOL AMARILLO

La Cava
Erriberri
Teatro de Los Andes

Erriberriko Antzerki Jaialdia

HOY PUEDE SER MI GRAN NOCHE - 2022/07/24 2022/07/24

HOY PUEDE SER MI GRAN NOCHE

La Cava
Erriberri
Teatro en Vilo 

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LA REINA DEL ARGA - 2022/07/24 2022/07/24

LA REINA DEL ARGA

Hainbat herri
Estefanía de Paz Asín

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Mariposa Negra  - 2022/07/24 2022/07/24

Mariposa Negra

SANTA MARIAREN ATARIA
Erriberri
Katanga Dub

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LA VIDA VIVIDA Y POR VIVIR - 2022/07/26 2022/07/26

LA VIDA VIVIDA Y POR VIVIR

La Cava
Erriberri
Museo Universidad de Navarra 

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Los Perros  - 2022/07/27 2022/07/27

Los Perros

La Cava
Erriberri
Led Silhouette eta Marcos Morau 

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Egonaldia: CALLADOS PECES QUE HABITÁIS EN EL AGUA - 2022/07/28 2022/07/28

Egonaldia: CALLADOS PECES QUE HABITÁIS EN EL AGUA

Hainbat herri
La Caja Flotante

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Egonaldia: Llueven vacas - 2022/07/28 2022/07/28

Egonaldia: Llueven vacas

Hainbat herri
Boga-Boga

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LA MELANCOLÍA DEL TURISTA Objektu dokumentalen antzerkia - 2022/07/28 2022/07/28

LA MELANCOLÍA DEL TURISTA Objektu dokumentalen antzerkia

ARKUEN ARETOA ERRIBERRIKO JAUREGIA
Erriberri
Oligor y Microscopía

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Las Aves  - 2022/07/29 2022/07/29

Las Aves

La Cava
Erriberri
La Calórica

Erriberriko Antzerki Jaialdia

LEAR! - 2022/07/29 2022/07/29

LEAR!

TAFALLA KULTURGUNEA
Tafalla
Antonio Zafra, Compañia de Teatro Inclusivo

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Las Que Limpian  - 2022/07/30 2022/07/30

Las Que Limpian

La Cava
Erriberri
A Panadaría

Erriberriko Antzerki Jaialdia

MALVIVIR - 2022/07/31 2022/07/31

MALVIVIR

La Cava
Erriberri
Ay Teatro

Erriberriko Antzerki Jaialdia

NAFAR KONPAINIEKIN TOPAKETA - 2022/07/31 2022/07/31

NAFAR KONPAINIEKIN TOPAKETA

TURISMO BULEGOA - ARDOAREN MUSEOA
Erriberri
Con Ana Artajo y Nerea Alejos