Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ERRAONDO MENDIAREN GERIZPEAN: SAN ESTEBANEKO AKORDEAK

SUSTATZAILEA: Esako Udala

LAGUNTZAILEAK: Esatarrak

DATA ETA ORDUTEGIA:

Urriak 1, igandea

  • 12:45ean

San Esteban eliza zaharra 1200 inguruko Erdi Aroko tenplua da, eta XVI. mendean hainbat konponketa egin zitzaizkion, atea eta bobeda barrokoak kasu. Santiagoko Bidearen magalean, tenplu txiki honetan –Mendizabaleko Desamortizaziotik 1915 arte- Nafarroako lehenengo Errege-Erreginen gorpuzkinak zaindu ziren. Gaur egun, San Salvadorreko monastegian daude.

Orain dela urte gutxi batzuk, Esako urtegia handitzeagatik herriari konpentsazioaren barruan, San Esteban eliza zaharra berreskuratu eta zaharberritzeko funtsak bideratu ziren. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egin zituen obra horiei esker eliza oro har konpondu da, baina bereziki, genero horretan parerik ez duten margolan mural eder horien interesa azpimarratu da eta kontu handiz konpondu dira.

Esparru historiko eta koloretsu honetan, Esako Udalak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko gaur egungo panorama musikaleko akordeoi-jotzailerik garrantzitsuenetako baten eta Esarekin lotura estua duen Javier Lopez Jasoren kontzertu bat antolatu du. Marcelo Escrichek lagunduko dio kontrabaxuarekin. Kontzertua amaitutakoan bertaratutako guztiei hamaiketakora batzeko gonbita egingo zaie entzuleen eta artistaren, herritarren eta bisitarien, interakzioa sustatzeko.

ERRAONDO MENDIAREN GERIZPEAN: SAN ESTEBANEKO AKORDEAK

Bilatzailea