SUSTATZAILEA: Leireko San Salvador monastegia
DATA ETA ORDUTEGIA:
Irailak 30, larunbata
Urriak 1, igandea
Gehienez ere 50 pertsonako taldeak.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
948-884150 telefonoan, Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko duzula adieraziz.
Leyreko San Salvador monastegiak izen berdina duen mendiaren magalean dago, eta oso altxor bereziak gordetzen ditu, haien artean, XI. mendeko kripta, bobeda gotikoa eta “Porta Speciosa”, XII. mendeko eliz-atari erromaniko perfektua.
Leyreko San Salvador monastegiak Mendialdearen hegoaldean Ondarearen Europako Jardunaldien karietara egingo den ospakizunarekin bat egin nahi du. Bi proposamen ditu; bata doako bisita gidatua, non bertako ondare natural, kultural, historiko eta artistikoa bateratuz monastegiaren inguruko naturaren edertasuna, abadia eliza erromanikoaren dotoretasuna hautemango diren. Horrez gain, monastegiak Leire mendiak duen kokapena -basoz eta bidexkaz inguratuta dago- eta bertako ikuspegia nabarmenduko dira.
Halaber, ingurunea zaintzeari dagokionez fraideek egiten duten lana komentatuko da, izan ere, basoak garbitzen dituzte eta natura mantentzen dute.
Eta, proposamen horrekin batera, Ondarearen Europako Jardunaldien asteburuan, “Leyre, eremu musikala” programan jasotzen diren ekitaldiez gozatu ahal izango da. Haietan bisitariek organo tubular paregabera hurbildu eta kantu gregorianoaren tradizioa esperimentatu ahal izango dute.