Josean Garrués Irurzun
Elektrifikazioa, bizitza modernoaren ia alderdi guztietan aztarna utzi duen heinean, fenomeno konplexua da eta, hortaz, ikuspegi ugaritatik azter daiteke. Horrela, liburuaren xedea Nafarroako sektore elektrikoaren garapena aztertzea da, helburu bikoitzarekin: batetik, hark eskualdeko industrializazio prozesuan izan zuen garrantzia eta eragina ezagutzea; eta, bestetik, sistema elektriko tradizionalen sorrerari, garapenari eta, batez ere, krisiari buruzko konparazio eta azalpen esparru bat sortzea. Liburuaren esparru kronologikoak bi data adierazgarrirekin bat egiten du, alegia, Nafarroako argiztapen publikoaren inaugurazioa (1888) eta Nafarroako Gobernuak baliabide elektrikoei buruz egindako estatistika (1986).