Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Emotional Films - Emotional Art

Proiektuaren deskribapena

Emotional Films ikus-entzunezko formatu interaktibo berri bat da, eta haren helburua da norberaren emozioetara eta beste datu funtsezko batzuetara denbora errealean egokitzen den esperientzia bat eskaintzea jendeari.

Proiektua gauzatzeko, partzuergoa eratu dute Dr. Platypus & Ms. Wombat nafar estudioek, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, ADITECH Fundazioak eta CREENAk.

Aurkezlea

Lorena Ares, Uxue Azkona eta Carlos F. de Vigo

Lorena Ares eta Carlos F. de Vigo Dr. Platypus & Ms. Wombat nafar estudioetako zuzendariak dira, eta 20 urteko esperientzia dute zinema-zuzendaritzan eta gidoilaritzan.

Carlosek bideo-joko eta I+G proiektu ugari zuzendu ditu animaziorako eta bideo-jokoetarako.

Memoria de un hombre en pijama film luzea sinatu du, Goyarako hautagai izan zen filma.

Lorena Arte Ederretan lizentziaduna da, animaziozko dozena bat film luzetan parte hartu du; gaur egun, Hanna y los monstruos opera prima zuzentzen ari da.

Uxue Azkona artista eta arte zuzendari nafarra da, eta gaur egun lehen kontzeptu artistikoak garatzen ari da Emotional Films teknologiarako.

Itzuli