(Denia 1969)
Arte Ederretan lizentziatua da, kultura-ondasunen kontserbazioan eta zaharberritzean espezializatuta (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa). Bere bizitza profesionalaren zati handi bat ondarea kontserbatzera eta zaharberritzera bideratu du, bai enpresa pribatuetan, bai erakunde publikoetan, eta lan horrekin batera espezialitate horretako irakaskuntzan jardun du 25 urtez.
Prestakuntza akademikoa osatu zuen UPNAn tokiko esparruan egindako kultur kudeaketako graduondoko batekin.
Dinamismoa dela-eta, Ondare Interpreteen Elkarteko (AIP), Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Nabarraldeko kide izan da.
Gaur egun, Iruñeko Erresumako Etnografia Museoaren (Arteta) kudeaketa integralaren arduraduna da. Bertan, 2009az geroztik, arteekin eta ondare material eta immaterialarekin lotutako diziplina anitzeko proiektu parte-hartzaileak lideratu eta garatu ditu.
2016an, Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoari buruzko eztabaida-saioetan parte hartu ondoren, Katrin Setuain eta Ainhoa AguIrre-rekin batera, ONDAREZAIN elkartea sortu zuen, gaur egun buru den Nafarroako museoen, bilduma museografiko iraunkorren eta beste erakusketa publiko batzuen kudeatzaileen elkartea. Ondarezainek kultura-ondarearen kontserbazioan, ikerketan, erakusketan eta zabalkundean lan egiten duten pertsona guztiak profesionalizatzea du helburu, Nafarroako erakusketa publikoko espazio guztien kudeaketan bikaintasuna lortzeko, titulartasuna eta kudeaketa-eredua edozein direla ere.