Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El primer cartulario de los reyes de Navarra. El valor de lo escrito [Nafarroako errege-erreginen lehen kartularioa. Idatzizkoaren balioa]

Tomo II. Códices y cartularios [II. Tomoa. Kodizeak eta kartularioak]

Egiletza:

Eloísa Ramírez Vaquero (dir.); Susana Herreros Lopetegui; Marcelino Beroiz Lazcano


Laburpena:

Nafarroak bere Errege Artxibo Nagusian gorde du kodize multzo bat, penintsularen esparruan ezohikotzat jo daitekeena, eta Errege Kartularioak izenez ezagutzen dena. Espainian ohikoa da eskuz idatzitako liburu horiek biltzea instituzio erlijiosoetan, baina ez zibiletan, eta are gutxiago errege-erreginen egoitzetan eta hemengo dokumentuak gorde diren garai goiztiarrean, XIII. mendeko erdialdeko urteetan, hain zuzen ere. Beste alde batetik, pieza mota horiek, non beste dokumentu batzuk kopiatzen diren, erreprodukzioen edukiontzi huts gisa tratatu izan dira, interesa haien edukian bakarrik zentratuta.

Hala ere, orain eta hemen, Nafarroako Errege Kartulario zaharrena argitaratuta, planteatzen dena zera da, liburua bera helburu duen ikerlan mota bat. Zergatik norbaitek une batean dokumentu horiek kopiatu nahi izan zituen aztertzea, eta ez beste batzuk; zer eta noiz interesatu zitzaion egiaztatzeak, eta prozesua argitzeak, bestelako argitasuna ekartzen ahal du Xanpaina Etxeko errege-erreginen etorrera, gizarteko indarrekin izan zituzten harremanak, erregetasun kontzeptua eta haren kudeaketa ikertzeko. Gainera, gako interesgarriak eskaintzen ditu Antso eta Xanpaina leinuen arteko trantsizio prozesuari buruz.


Jaitsi PDFa

El primer cartulario de los reyes de Navarra. El valor de lo escrito [Nafarroako errege-erreginen lehen kartularioa. Idatzizkoaren balioa]