Zuzendaritza eta gidoia: María Lucía Súarez Barbery
Ekoizpena: Universidad de Navarra
Jatorrizko hizkuntza: Dialogorik ez
Generoa: animazioa
Iraupena: 13 minutu
Formatua: digitala
Sinopsia: Ume bat zuhaitz eta loro artean hazten da, denak bezala, jakin gabe ere. Behin, sua aurkitu, eta amarengana doa kontatzera. Ez da jakitun gaixotasuna gerturatzen ari dela etxera. Sutan egon arren erretzen ez den eta kalte egin beharrean sendatu egiten duen lahar bat dagoela entzuten du Sinok amarengandik, sutondoan. Larrituta, laharra aurkitu behar duela uste du. Baina handia izatea amesten duen bitartean, inguruan dagoen guztiak su hartzen du.
Zuzendariaren biofilmografia: María Lucía Suárez Barbery zuzendari eta ekoizlea Bolivian jaio bazen ere, Nafarroan bizitzen jarri da. Bere lana funtsezko galderetatik dator: nola gurutzatzen dute elkar ingurune fisikoak eta narratiboak? zer magia-mota sor daiteke gurutzatze horretatik? El niño de orejas rojas animaziozko film laburraren zuzendaria da. Filmak esploratzen du nola helaraz daitezkeen funtsezko emozioak, hala nola haurrek erantzukizunak hartzeko nahia, materialaren beraren (azetatoa, akrilikoa, tinta txinatarra eta argia) adierazkortasunaren, irudien eta keinuen bidez. Argazki-zuzendari eta animatzaile gisa ere lan egin du, Un pueblo dokumentalean. Bere lanaren helburua da hitzen endredoaz eta ikus-entzunezko mintzairaren eta mintzaira primitiboaren ahalmenaz hausnartzea, gure giza kondizioaren esanezintasuna bere adierazpide guztietan begiztatzeko.