Véronique Lamazou-Duplan (zuzendari); Anne Goulet; Phillipe Charon
Kartulario honen dokumentuetan jasotzen dira, bai ondasun frantziarrak eta lehen mailako printze frantsesen leinu baten ondareak, bai, horrez gain, Nafarroako errege-erreginak ere ziren haien estrategia eta aldarrikapenak ere. Karlos II.a, Evreux-ko konde (1343-1378) eta Nafarroako erregea (1349-1387), da protagonista nagusia, izena ere eman baitzion kartulario honi, Pirinio Atlantikoak Departamentuko Artxiboetako inbentarioan ageri denez, baina errege familia frantziar eta nafarretako beste kide batzuk ere ageri dira, hala nola lurralde eta pertsonei dagozkien gorabeherak ere, Normandiatik Nafarroaraino.