Clara Fernández-Ladreda (zuzendari); Javier Martínez de Aguirre; Carlos J. Martínez Álava
Liburuak xehetasunez aztertzen du Foru Komunitateko arte erromanikoa, kontuan hartuta Erdi Aroko mugimendu artistiko horren alderdi guztiak, erromanikoaren eraikuntza eta ekoizpenaren alderdi material eta instituzionaletatik hasita, Nafarroan izan ziren eredu, eskola eta maisuen eboluziora arte, hurrenkera kronologikoan deskribatuta. “Arte Erromanikoa Nafarroan” liburuak hamaika atal ditu, hiru apartatutan antolatuta, hurrenez hurren orotariko gaiei, arkitekturari eta monumentu, iruditeria, miniatura eta arte arranditsuen eskulturari eskainiak.
Lan hau 1977ko Nafarroako Monumentuen Katalogoa argitaratzeak ondareari buruz eragin zuen berrikuspen zabaletik sortu zen. Orduz geroztik, beste hainbeste azterketa egin dira Nafarroako artearen alderdi zehatzei buruz, hasierako ikuspegia aberastu dutenak, eta horrenbestez, komenigarria ikusi da Foru Komunitateko artea eredu artistiko desberdinen ikuspegitik aztertuko duen bilduma bat argitaratzea.