Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El arte gótico en Navarra [Arte gotikoa Nafarroan]

Egileak:

Clara Fernández-Ladreda Aguadé (dir.), Javier Martínez de Aguirre Aldaz, Carlos Martínez Álava y Carmen Lacarra Ducay


Laburpena:

Argitalpen honek Nafarroako arte gotikoa aztertzen du. Distira handiko aldi artistikoa izan zen, garai hartako Europako artelan onenen pareko sormen-lanekin, baina oso ezezaguna da. Berrogei urte baino gehiago dira gai horri buruzko lan bateraturik egiten ez dela, eta arlo horretako aditu garrantzitsuek parte hartu dute liburua taxutzeko. Bertan, denbora-tarte horretan egindako eta jada argitaratuta dauden azterlanen emaitza laburtu eta eguneratuekin batera, ex profeso egindako eta inoiz argitaratu gabeko ikerketen emaitzak ageri dira. Testuaren osagarri, hainbat irudi gehitu zaizkio argitalpenari; horien artean, azpimarra ditzagun plano eta ebakidura arkitektonikoak.

Liburua sarrera-laburpen batekin hasten da, eta, ondoren, lau atal jorratzen ditu, Nafarroako gotikoaren bilakaera definitzen duten lau aroei dagozkienak. Hasierako fasea, gotiko klasikoa (1200-1276) da. Fase horren adierazgarri dira Orreagako eliza, Tuterako katedraleko Epaiketaren portada (edo atea) eta Iruñeko katedraleko Hilobi Santuko erlikia-ontzia. Gotiko distiratsua (1276-1387) da beharbada une gorena. Iruñeko katedraleko klaustroko eta kapitulu-aretoetako lanak dira nabarmentzekoak fase horretan, Juan Oliverren horma-pinturak barne. Karlos III.a eta haren alaba Zuriaren erregealdia (1387-1441) da hirugarren fasea. Bi lan goren nabarmentzen dira: Oliteko jauregia eta Tournaiko Johan Lomeren Karlos III.aren hilobia. Gotiko berantiarra (1441-1512) edo azken fasea. Adierazpenik interesgarriena ohol margotuzko erretaula handiak dira, hala nola Tuterako katedraleko handiena edo Pedro Marcilla de Caparrosok Iruñeko katedralerako enkargatutakoak.

El arte gótico en Navarra [Arte gotikoa Nafarroan]