Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El actor adolescente [Aktore nerabea]

Manual de urgencia para profesorado en apuros.

Egilea:

 Ignacio Aranguren


Laburpena:

Ignacio Arangurenen (Iruña, 1953) eskuliburu honen hasieran, egileak aitortzen du egoera larrian dagoen irakasle bat ere izaten dela bere nerabezaroak, antzerkiak eta txaloak eratzen duten tripode ezegonkorra orekatu behar duen bakoitzean. Horregatik, liburu honek ez du ezerezean teorizatu nahi, eta akatsik gabeko errezetak ematea ere ez du xede; izan ere, liburuaren abiapuntua mila aktore nerabe baino gehiagorekin ia lau hamarkadatan literaturako eta antzerkiko irakasle gisa bizi izandako esperientziak dira.

Kutsu hezitzailea duen antzerki gaztean interesa duen irakurleak honako hau aurkitzen ahal du liburu honetan: eszenategiaren eta ikasgelaren erdibidean pasioz bizi izandako heziketa baten ikuspegi zehatza eta errealista. Egileak gaur egungo eskola-antzerkia hezkuntza-esperientzia integral gisa aztertzen du; esperientzia hori, bestalde, eszenako hizkuntzekin adierazten eta komunikatzen den talde gazteen bitartez garatzen da. Antzerki gaztearen pedagogia eta irakaslearen eginkizuna diziplina eszenikoen arloko espezialitatetzat hartzen dira liburuan, aisialdi axolagabeaz harago heldu ahal izateko.

Umorez eta autolaguntza-liburuen oihartzun parodikoekin idatzitako premiazko eskuliburu honetan, elementu hauek agertzen, deskribatzen eta aztertzen dira, besteak beste: komentatutako bibliografia bat, ezagunak egiten zaizkigun zenbait egoerari buruzko pasadizoak, eta proiektu irekiak eta proposamen zehatzak, esperientzia sinple edo konplexuagoekin batera.

Algar argitaletxearekin batera argitaratutako liburua da.

El actor adolescente [Aktore nerabea]