Hainbat egile
Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko XLIII. Astearen ekitaldia gai honi eskaini zitzaion: “Tronura iristea: kontzepzioa eta erritualizazioa”. Analisiak hainbat gako jaso zituen, azaltzeko nola iristen zen, Erdi Aroan, zalantzarik gabe monarkaren esku zegoen botere politikoa egikaritzera.
Tronurako sarbideak berekin ditu interes bereziko osagai multzo bat, haietako batzuk jaso nahi izan direnak Europako mendebaldeko esparruaren eskalan, diziplinarteko ikuspegi batetik aztertuta. Funtsezko hiru blokeren inguruan ardazten da. Lehenik eta behin, ikuspegi gehienbat ideologiko eta sinboliko bat, estu lotua transmititzen diren irudiekin eta haien edukiekin, eta funtsean kokatua Karlomagnoren eta leinu saxoiaren garaian. Horren hurrengo interes gunea errege boterearen sakralizazioa eta horrek tronurako sarbidean dituen ondorioak dira; funtsean, Erdi Aroaren erdialdean kokatuko ginateke. Hor sartzen da ezohiko eredu bat, Jerusalemeko erregearena. Eta analisia itxi da alderdi oso desberdinekin, errege boterearen desakralizazioarekin lotuak, eta beraz, tronurako sarbidean inoiz gerta litezkeen irregulartasunak.