Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia

4. Liburukia. 2000tik 2020ra arte.

Egiletza:

Asier Barandiaran Amarika (koordinatzailea/coordinador), Iñigo Barbancho Galdós, Ines Castiella Imaz, Ibon Egaña Etxeberria, Iratxe Esparza Martin, Aritz Galarraga Lopetegi, Paulo Kortazar Billelabeitia, Jon Kortazar Uriarte, Jon Martin Etxebeste, Aitor Ortiz de Pinedo Rojas, Álvaro Rabelli Yanguas, Aiora Sampedro Alegria, Amaia Serrano Mariezkurrena, Asier Urkiza Sánchez, Eneko Zuloaga San Román


Laburpena:

«Ongi bukatzea da lanaren saria eta koroa» dio esaera zaharrak eta guk ez dakigu ongi bukatu dugun, baina bai ahalegindu garela lana ongi egiten eta badirudi duela azken bost urtetako lanari «koroa» ezartzen diola laugarren liburuki honek. Egile nafarren euskal literaturaren antologia honetan azkeneko «geltokira» iritsita, xxi. mendearen aurreneko bi hamarkadetan argia ikusi duenaren hautaketa bat egin nahi izan dugu.

Azken liburuki honek erakusten du xx. mendearen azkeneko laurdenean (1975-2000) izandako loraldiak jarraipena izan duela xxi. mendearen aurreneko bi hamarkadetan (2000-2020), eta Nafarroako euskal literaturaren azpi sistema prekario honek baduela gaitasunik hemen euskal literatura eginez jarraitzeko, euskal literatura bikaina, hain zuzen. Aurreneko liburukian agertutako idazleez gain, idazle berri mordo bat gehitu da xxi. mende hasiera honetan, euskal literaturari ekarpen mamitsu eta, kasu askotan, berritzailea eginez. Horren adierazle bat da gutxien besarkatzen dituen antologia honek orrialde gehien bildu dituela bere baitan. Hori guztia agertzen laugarren liburuki honetako antologiagileei esker ateratzen dugu argitara, zure interesekoa eta zure gozamena izanen delakoan, irakurle. 

Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia