Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egile nafarren euskal literaturaren antologia

3. liburukia. 1975etik-2000ra arte

Egileak:

Asier Barandiaran Amarika (koordinatzailea/coordinador), Iratxe Esparza Martin, Felix Ibargutxi Otermin, Juan Karlos Lopez Mugartza, Alvaro Rabelli Yanguas, Aiora Sampedro Alegria, Amaia Serrano Mariezkurrena, Eneko Zuloaga San Román.


Laburpena:

Euskaraz egindako Litterarum Navarrorum Primitiae izango zela esan genuen lehenengo liburukian eta hirugarren honetan berriz ere diogu euskal literatura nafarrak baduela antologia honetan agertoki bat. Hirugarren agertoki honek, aldiz, xx. mendearen azken laurdena hartzen du kontuan eta ageri zaigu, arrazoi politiko-sozial-kultural batzuk tarteko, euskarazko literaturaren azpisistema nafarrak itxura hartu zuela urte-tarte hartan, argitaletxe batzuk sortuaz, egile berri batzuk sustatuz eta hainbat lan literario argitara emanez. Euskal literatura nafarraren loraldi baten hasiera dugu tarte hau eta saiatu gara antologia bat eginez, alegia, aukeraketa bat eginez loraldi horren liraintasun eta lerdentasuna erakusten, genero desberdinei (narrazioa, poesia, antzerkia, bertsolaritza…) esparrua emanez. 1975-2000 urte bitartean erabateko infl exio gunea suertatu zen Nafarroako euskal literaturari dagokionez eta hurrengo liburukia ulertzeko ezinbestekoa izanen da hirugarren honen ezagutza izatea. Horretan saiatu gara koordinatzaile eta gainontzeko zazpi kolaboratzaileok.