SUSTATZAILEAK: Itzako Zendeako Udala, Larunbeko Kontzejua, Nafarroako Gobernua, Aranzadi Zientzia Elkartea
DATA ETA ORDUTEGIA:
Urriak 1, igandea
Topagunea: Larunbeko pilotalekua
Edukia: Harriaundi mendiaren gailurreko haitz baten gainean, 944 metrotara, orain dela gutxi Doneztebeko, Larunbeko edo Juslapeñako San Estebaneko Goi Erdi Aroko monastegi baten hondakinak aurkitu dira. Gaur egun, aldare nagusia, hiru abside eta aldarea ikus daitezke. Monastegia XI. mendekoa edo XII. mende hasierakoa da. Lana Larunbeko bizilagunek egin dute. San Vicente eliza parrokialaren atari erromanikoaren ezaugarriak ere komentatuko dira. Eliza hau ibilbide berdinean kokatuta dago eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak orain dela gutxi zaharberritu du.
Hizlariak: Aitor Pescador, historialaria; Peio Esain, ikertzailea; Juantxo Agirre-Mauleon arkeologoa.
Larunbeko pilotalekutik irtengo gara. Bertan bertako bizilagunak zain egongo dira, haiek izango baitira mendira igotzeko gidak.
Oharra: Oso eguraldi txarra badago, jarduera bertan behera geratuko da. Kasu horretan, Aranzadiren www.aranzadi.eus web orrian abisua argitaratuko da. Larunbe herritik igoko da mendira. 40 minutuko ibilbide erraza da, baina zenbaitetan aldapak daude; hortaz, kirol oinetakoak eramatea gomendatzen da.