Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

¿Dónde estás?

Zuzendaritza eta gidoia: María Moreno Novoa

Ekoizpena: Hugo López Sarasa, El rayo verde films

Jatorrizko hizkuntza: gaztelania, euskara, frantsesa

Generoa: fikzioa

Iraupena: 14 minutu

Formatua: Digitala

Sinopsia: Udako azken astean, Nahiak eta Laurak, 25 urtekoak, furgoneta hartu, eta Nafarroako iparraldeko errepideetan barna doaz. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta bidaiak bide desberdinak hartzera behartzen dituen agian.

Zuzendariaren biofilmografia: María Moreno Novoa Iruñekoa da. ¿Dónde estás? bere lehen film laburra da zuzendari eta gidoilari bakarlari gisa. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da (Nafarroako Unibertsitatea), eta masterduna Zinematografikako eta Serieetako Gidoigintzan (Rey Juan Carlos Unibertsitatea). Lehenago, film labur askotan parte hartu du, eta haietako batzuk hainbat jaialditan hautatu dituzte (Donostiako Zinemaldia, Cannesko Marché du Film eta DocsBarcelona, besteak beste). Gidoilari gisa, El año de la envidia fikziozko seriea garatzen ari da (La Residencia Navarra programan hartu zuten).