Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

DNA 2023

Dantza lurraldean

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu. 

2023ko edizio honetan DNAren barruan sorkuntza eta/ edo ikerketako egoitza artistikoen programa aurkezten dugu Nafarroako profesionalentzako edo Nafarroarekin lotura dutenentzako profesionalei zuzendua. Lau egonaldi proposatzen dira eta Nafarroako Antzokien Sareko espazio eszenikoetan garatuko dira.

Lau astetan zehar sorkuntza prozesuak eginen dira, etorkizuneko ekoizpenen iturri izanen direnak. Halaber, hausnarketarako eta komunitaterako guneak sortuko dira, eta ekintzak gauzatuko dira Nafarroako ikusleekin, zeinetan dantza garaikidea izanen baita protagonista.

Informazio gehiago